Gazte gaztetatik bide berriak esploratu eta aurkitzeko interesa izan nuen.
19 urte nituela Mexikora bidaiatu eta bitxigintzan sortzeko, profesionalki garatzeko eta pertsona gisa hazteko modu bat aurkitu nuen.
1997an Zikumaya markako bitxigile artisau ibilbideari ekin nion eta zortzi urtez bizi izan nintzen Mexikon. Lanbide hau ulertzeko modua, izugarri markatu ninduen etapa izan zen, bitxigintzan laneko esperientzi baliotsua lortu nuen, baita ere bezeroekiko zuzeneko harremanetan.
2006an Euskal Herrira itzuli eta nire prestakuntza eta garapen profesionalarekin jarraitu nuen. Donostiako EASO Eskola Politeknikoan Bitxigintza ikasketa burutu, eta Bitxigile titulua lortu nuen bertan. 2009an Ziku Bitxiak marka sortu zen, diseinatzaile eta artisau gisa etapa berri bati hasiera emanez.
Artisautza bizirik dagoen lanbide bat bezala ulertzen dut, etengabeko eboluzioan dagoena, beraz, teknika berriak ikasten eta ikertzen jarraitzeko konpromisoa mantentzen dut.
Ziku Bitxiak proiektuaren barne lanbide hau partekatzen eta transmititzen hasi naiz ikastaroen bidez, ain antzineko lanbide bezain ederra baten teknikak eta ezagutzak beste pertsona batzuei gerturatuz.
Hasiera hasieratik, talde erakusketetan eta artisautza azoka espezializatuetan parte hartu izan dut artista eta artisau desberdinekin.
Oso esperientzi baliotsuak izan dira, nire lana ezagutarazteko, beste sortzaile batzuekin partekatzeko eta lanbide honen barruan hazten jarraitzeko.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Suspendisse placerat risus non elit semper, eu dignissim ante molestie. Pellentesque auctor vitae risus eu dictum. massa.